Ondarea eta natura, bat

Ermiten mendi martxa egingo dute gaur Zeanurin. Lau ibilbide egongo dira, eta, luzeenean, herriko hogei baseliza eta ermita ikusiko dituzte

2016ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Ermiten mendi martxa egingo dute gaur Zeanurin (Bizkaia). Modu horretan, herriko eta inguruko ermitak eta baselizak ikusteko aukera edukiko dute ibilbidean parte hartzera ausartzen direnek. Erlijio ondarea naturan eta paseo bat eginez ezagutzeko aukera, hortaz.

Gaur, 29. aldiz egingo dute ermiten mendi martxa, eta Joko-Alai elkarteak antolatu du. Orotara, lau ibilbideren artean erabaki beharko dute parte hartzaileek: umeena (13,5 km), laburra (15 km), ertaina (28 km) eta luzea (35 km). Luzea hautatzekotan, Zeanuri inguruan dauden hogei eliza eta ermita ikusiko dituzte. 07:30ean egingo dute irteera, baina 09:00etan abiatuko da haurren mendi martxa.

Abuztuaren 31 aurretik eman daiteke izena BBK-ko kontu korronte batean, eta hiru prezio daude: nagusiak (8 euro), Joko-Alaiko bazkideak (4 euro) eta 14 urtetik beherakoak (4 euro). Gaur06:45etik aurrera plazan izena ematea da beste aukera bat. Helduek hamar euro ordainduko dute; elkarteko bazkideek, lau, eta 14 urtetik beherakoek, bost.

Plaza, hasiera eta amaiera

Zeanuriko plazatik irten eta berehala, Piedade baselizarekin eta Andra Mariaren parrokiarekin egingo dute topo bisitariek. Santi Kurutz baseliza eta San Blas ermita atzean utzirik, N-240 errepidea eta Arratia ibaiak gurutzatuko dituzte, San Adrian, Done Jakue eta Santa Ageda baselizak eta parrokiak ikusteko.

Beste hiru baseliza pasatu ondoren —San Juan, San Justo eta San Lontzo—, beste horrenbeste geratuko zaizkie ibiltariei: San Migel, San Urban eta San Pedro. Zeanuriko plazan daudela, aurrez aurre dauden San Isidro eta San Antonio ermitekin amaituko dute ermiten mendi martxa.

Ermiten mendi martxa

Gaur, 07:30ean, Zeanuriko plazan (Bizkaia) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.