Pablo Sorozabal musikagile donostiarraren heriotzaren 25. urteurrrenean, Sasibill Donostiako Lirika Elkarteak omenaldia egingo du musikagilea oroitzeko. Viktoria Eugenia antzokian egingo dute Antologia. Omenaldia Pablo Sorozabali izeneko ekitaldia, gaur eta bihar, 19:30ean. Besteak beste, Amparo Navarrok, Miren Urbietak, Javier Agullok, Andres del Pinok, Sasibill abesbatzak eta Sotto Voce orkestrak haren zarzuela ezagunenak antzeztuko dituzte: Adiós a la Bohemia, Black el Payaso, La del Manojo de Rosas, Las Isla de Perlas, Don Manolito, Katiuska eta beste.
Sorozabal konpositorea Donostian jaio zen, 1897an, eta Madrilen hil zen, 1988an. Genero lirikorako joera erakutsi zuen beti. Katiuska eta La taberna del puerto zarzuelak idatzi zituen. Baita Adiós a la Bohemia opera ere.
Konpositorearen unerik garaienak Espainiako II. Errepublika inguruko urteetan izan ziren. Euskal Herriko ahotsik karismatiko eta independenteena izateagatik nabarmendu da. Bere hiriko ereserki ofiziala konpondu zuen, Raimundo Sarriegiren Marcha de San Sebastián, alegia.
Sarrerak Ticket.kutxabank.es webgunean eros daitezke. 15, 25 edo 30 euro balio dute, eserlekuaren arabera.
OMENALDIA
Non.Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Noiz. Gaur eta bihar, 19:30ean.
Omenaldia Pablo Sorozabali
Sasibill Donostiako Lirika Elkarteak omenaldia egingo dio Pablo Sorozabal musikagileari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu