«Urte eta erdiz egon nintzen entzuten ezer larririk ez nuela, nire barruan deskontrolatutako gaixotasun bat hara eta hona nahi bezala zebilen bitartean», idatzi zuen Olatz Vazquezek, iazko irailean. Urdaileko minbizia zen deskontrolatuta zebilen gaixotasuna, eta Sopelako (Bizkaia) kazetari eta argazkilaria gaur hil da, 27 urterekin. Iazko ekainean Twitterreko bere kontuan jakinarazi zuenetik minbizia diagnostikatu ziotela, gaitzarekin izan dituen bizipenak eta beste kontatu ditu sare sozialetan, gehienetan iruzkinei argazkiak gehituz.
Madrilen bizi zen Vazquez 2019an, eta haizeak zituen, digestioak ez ziren egokiak, tripako mina zuen... Medikuek ez zioten garrantzirik eman. Esaten zioten, Vazquezek kontatu zuenez, estresa izango zela, kazetari ofizioaren lehiakortasuna, lanegun amaiezinak, Madril bera... Ez arduratzeko, gaztea zela, ez zuela ezer larririk. «Gero eta nekatuago nengoen. Madrilen, etxerako bidean, eskailerak ere ezin nituen igo bidearen erdian geratu gabe. Arratsaldeko zortzietan ohera sartzen nintzen, akituta. Zerbait ez zihoan ondo, baina ez nekien zer».
Gazteleraz idatzi ditu txioak.
"Con esta quimioterapia no perderás todo el cabello" me dijeron; pero no supieron decirme cuánto. No podía seguir viendo cómo mi pelo no paraba de caerse y de caerse. Así que ayer cogí una maquinilla y no dudé en quitármelo todo. Si algo me está dando el #cancer son momentos así. pic.twitter.com/xnXMU8VOA2
— Olatz Vázquez (@OlatzVazquez) August 8, 2020
Madrilen jasotzen ari zen arretarekin «aspertuta», Euskal Herrira etortzea erabaki zuen iazko urtarrilean. Osakidetzara jo zuen, analitika bat egin zioten, eta anemia apur bat zuela. Begetarianoa ote zen galdetu zioten. Baietz Vazquezek. «Hori izango da», esan zioten medikuek, kazetariak kontatu zuenez. Burdina errezetatu zioten, eta Madrilera itzuli zen. «Literalki, bizitzeko arazoak nituen». Etxera bueltan, familiako medikuari deitu zion, eta esan zion egoera gaina hartzen ari zitzaiola. Gaixo baimena sinatu zion sendagileak, eta gastroskopia baterako bolantea eman zion. Vazquezek esaten zion bere buruari zeukana ez zela larria.
Mi mayor motivación para seguir adelante es pasar el resto de mi vida con él. pic.twitter.com/wB1ry6AIyQ
— Olatz Vázquez (@OlatzVazquez) August 31, 2020
Pandemia heldu zen
Iritsi zen izurria, eta Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 14an. Osasun sistema kolapsatzear zegoen, eta Vazquezi deitu zioten jakinarazteko gastroskopia atzeratuko ziotela, ez zelako urgentziazkoa. Martxoaren 20a zen. Larritasunak jota, erizain bati deitu zion Vazquezek, esanez arduratuta zegoela bere osasunarekin, aztertu zezatela proba lehenago egitea. «Zure historiala begiratu dugu, Olatz, eta ez larritu: ez duzu ezer larririk», erantzun zioten, kazetariaren arabera.
Sintomak areagotu ziren hurrengo asteetan, eta bi aldiz jo behar izan zuen larrialdietara. Eta iritsi zen ekainaren 9an. Egin zioten proba, eta mediku batek handik ordu batzuetara jakinarazi zion minbizia zuela. «Esan zenidaten ezer larririk ez nuela», esan zion Vazquezek. Eta kazetariak idatzi zuenez, medikuak ezin izan zion begietara begiratu. Kontsultatik atera eta lurrera erori ondoko uneak honela kontatu zituen: «'Esna nazazue, mesedez, esna nazazue', esan nien erizainei. Baina ez zen amets bat. Nire bizitza karten gaztelu bat bezala erori zen».
25 de septiembre.
— Olatz Vázquez (@OlatzVazquez) December 28, 2020
Ya tengo fecha para irme a Barcelona. El cuarto ciclo sería el último en el Hospital de Gurutzeta-Cruces. pic.twitter.com/GhV1JyhVEa
Hogei bat kimioterapia ziklo osatu zituen, baina ez zuten espero zuen emaitza eman. Harekin saiakera esperimental bat egin zuten, joan den ekainean, Vall d'Ebron Bartzelonako ospitalean. Orduan aitortu zuen tumorea «handia» zela, ezin zutela hura erauzi, baina ez ziola beldurrik heriotzari. Bartzelonako saiakera ez zen ondo atera, eta Euskal Herrira itzuli zen.
Bizkaiko osasun zentro batean egon zen hilabete batez, abuztuaren 19an etxera itzuli aurretik. Ordukoa da haren Twitter kontuko azken argitalpena. «Aste oso-oso-oso gogorrak izan dira», nabarmendu zuen.
He cambiado mi foto de perfil por ésta porque ya no concibo un autorretrato sin ella. pic.twitter.com/0JLLi3gcNL
— Olatz Vázquez (@OlatzVazquez) January 18, 2021
Urte honetan bere bizi esperientzia kontatu du Vazquezek, bere sormen lanari uko egin gabe. Hain zuzen, Minbizia izeneko proiektu bisual bat sortu zuen, eta hori Belgradeko Nazioarteko Argazkilaritza Jaialdian erakutsi zuten.
Hola de nuevo. pic.twitter.com/MhJ4zVzDn7
— Olatz Vázquez (@OlatzVazquez) August 19, 2021
#olatz ez duzu borrokarik galdu. Gaixook ez dugu borrokarik galtzen edo irabazten. Gaixotasun hau ahal dugun moduan eramaten dugu. Eta horren erraz esaten diren hitzek askotan min egiten digute. Ez da borroka bat. Gaixotasun bat da. Eta medikuen esku dago. Guk gutxi egin dezakegu
— ainarukis (@ayla_Eh) September 3, 2021