'Ohlala' eta 'Oulala', Leioan

Ana Tijoux eta Mad Muasel musikariak ariko dira gaur, 20:00etan, Leioako Gaztegunean

Erredakzioa
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Bata Ohlala bere lehenengo bakarkako lana aurkeztera dator; bestearen Oulala, berriz, azken diskoko abestientzutetsuenetako bat da. Mad Muasel eta Ana Tijoux dira, eta Leioako (Bizkaia) Aterpe Leioa Gaztegunean kontzertua eskainiko dute gaur. Dancehall eta hip hop erritmoez gozatu ahal izango da 20:00etatik aurrera.

Mad Muaselek 2009an kaleratu zuen Bumclap Teachers diskoa, Novatorekin batera. Geroztik, The Wailers eta Morodo bezalako taldeen gonbidatu gisa aritu dira. Orain, bere bakarkako lana aurkeztera dator Mad Muasel: Ohlala, Ruido Maldito Studiosek ekoitzitakoa. Diskoan parte hartu duten artisten artean daude Novato, Aniki, Manny Lion, Mufasa King eta La NiƱa.

Hip hop doinuak Ana Tijouxen eskutik helduko dira Leioara. Mad Muaselek ez bezala, bigarren bakarkako lana dakar Tijouxek: 1977. Bildumaren izenburuak Tijoux bera jaio zen urteari egiten dio erreferentzia. Hamalau abesti autobiografikok osatzen dute diskoa, eta lantzen dituen gaietako batzuk dira adiskidetasuna, inguruko baten heriotza eta zorte txarra. 1977 -singlea-, eta Oulala frantsesez abestutako kantua entzun ahal izango dira gaur Leioan, besteak beste.

ANA TIJOUX ETAMAD MUASEL

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Leioan (Bizkaia), Aterpe Leioa Gaztegunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.