Astronomia

Odol ilargia Amerikan, Asian eta Ozeanian

Odol ilargia, Camberran, Australian. LUKAS COCH, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko azaroaren 8a
11:09
Entzun

Odol ilargiak aho bete hortz utzi du bat baino gehiago Amerikan, Asian eta Ozeanian gaur goizean. Eklipse oso bat izan da ikusgai, eta, bi orduz, ezohiko kolore gorrixka batekin izan da ikusgai Ilargia. Odol ilargi ere deitzen zaio horregatik. 11:17ean hasi da zehazki; bi ordu horien ondoren, ohiko kolore zuria islatu du berriro Ilargiak. 2025eko martxoaren 14ra arte ez da izango horrelako beste eklipserik.

Ilargiak kolore gorrixka hartzen duen eklipseetan, Lurraren itzalak erabat estaltzen du Ilargia. Gertatzen da, ordea, eguzki izpiek Lurraren atmosfera zeharkatu ondoren iristen direla Ilargira: Lurraren atmosferak sakabanatu egiten du argi urdina, baina argi gorriak, laranjak eta horiak zeharkatu egiten dute, eta Ilargiraino heltzen dira: hala sortzen da odol ilargia.

«Une horretan Ilargiari begiratzen diotenek, egunsentia eta ilunabarra partekatuko dute aldi berean. Horregatik da berezia», azaldu du Francisco Andolz NASAren Goddard zentroko zuzendariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.