Nire gorputza, nire bertsoa

Emakumeek askatasunez erabakitzearen aldeko sari-ematea eta performancea Bilbon

Lekue eta Amuriza bertsotan arituko dira. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nire gorputza nire erabakia izenburupean bertsopaper lehiaketa antolatu zuten Medicus Mundi Bizkaiak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Pikara Magazine-ak, besteak beste. Gaur egingo dute saria emateko ekitaldia, Bilbon, eta jaian arituko dira bertsotan Miren Amuriza eta Etxahun Lekue. Horrez gain, performance bat eta «ustekabeak» iragarri dituzte antolatzaileek.

Nire gorputza nire erabakia bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 15ean amaitu zen, eta gaur iragarriko dute nortzuk diren irabazleak. Antolatzaileek osaturiko epaimahaiak kontuan izango du bertsoek «genero-parekidetasun ikuspuntua izatea, emakumeen giza eskubideak errespetatzea eta hizkuntza ez sexista erabiltzea».

Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketaren helburua «emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguran askatasunezerabakitzeko duten eskubidearen errespetua bultzatzea da, hemen zein Hegoaldeko herrialdetan».

Ekitaldia hasteko, May Serranok performance bat egingo du, Zazpikaleetako Boutique de la Media dendan (Santiago plazan), 18:00etatik 20:00etara. Gero,20:30ean, Hika Ateneon (Ibeni, 1 behea) jarraituko dute, eta bertsoak, txalaparta, pintxoak eta bestelakoak izango dira.

JAIALDIA

Noiz. Gaur, 18:00etatik aurrera, Santiago plazan, eta 20:30ean, Hika Ateneon.

Non. Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.