Netflixeko 'Intimidad' telesaila Euskal Herrian ari dira grabatzen

Iban Garate eta Itziar Ituño. EITB.
urtzi urkizu
2021eko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txintxua Films ekoiztetxea (Hondar ahoak) gaztelaniazko telesail bat grabatzen ari da Netflix plataformarentzat Euskal Herriko zenbait tokitan. Joan den astean, EITBren Bilboko egoitzan grabatu zuten eszena bat: Iban Garatek aurkezle rola jokatu zuen, eta han izan ziren Itziar Ituño eta Emma Suarez aktore protagonistak. Patricia Lopez Arnaiz —Goya saria jaso du Ane filmeko lanagatik—, Veronica Echegui, Ana Wagener eta June Nogueiras dira beste aktore nagusi batzuk.

Telesailak lau zuzendari ditu, tartean Koldo Almandoz euskal zinemagilea. Politikari baten bideo sexual bat argitaratuko dute prentsan, eta horrek hasiera emango die lau emakumeren istorioei. Veronica Fernandez eta Laura Sarmiento dira fikzioaren sortzaileak. Sarmientoren arabera, Netflixeko fikzioak kontatuko du nola pribatutasuna galtzea «guztiz suntsitzailea» izan daitekeen biktimentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.