Ikus-entzunezkoak

Netflixek Frantziako Tourrari buruzko dokumental saio bat estreinatuko du ostegunean

Zortzi atalez osatua dago lana. Proba nola bizi duten kontatuko dute zortzi txirrindulari taldek. EITBk 'Tandema' podcasta estreinatu du gaur, Mikel Astarloza aurkezle.

Iazko Tourra. CHARLY LOPEZ / NETFLIX
urtzi urkizu
2023ko ekainaren 5a
08:46
Entzun

Lau aste eskas gelditzen dira Frantziako Tourra Euskal Herritik irten dadin, eta Tourra barrutik nolakoa den ezagutzeko aukera emango die Netflix plataformak ikus-entzuleei. Ostegunean, Tour de France: Au Coeur du Peloton dokumental saioa estreinatuko dute. Zortzi atal ditu, eta txirrindulariek eta taldeetako zuzendariek proba nola bizi duten kontatuko dute.

Txirrindulari talde hauetan sartu dituzte kamerak: AG2R Citroen Team, Alpecin-Fenix, EF Education-EasyPost, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, BORA-hansgrohe, Team Jumbo-Visma eta Quiq-Step Alpha Vinyl. Zortzi talde horien gorabeherak kontatuko dituzte, modu ikusgarrian.

Saioaren ekoizle eragileak hauek dira: Paul Martin, Yann Le Bourbuach, Amelia Hann eta James Gay-Rees. Frantziako Netflixen lan original bat da.

Bestalde, EITBk Tandema euskarazko podcasta estreinatu du gaur, Mikel Astarloza gidari duela. Txirrindulari ohiak aurkeztuko du podcast hori astero, uztailaren amaiera bitartean. Lehen atalean, Patxi Vila Movistar taldeko errendimendu arduraduna izan du gonbidatu nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.