Baiona Ttipiko ostalaria eta 2032 kolektiboko kidea

Sebastien Ager: «Nehondik ere ez nikezu beste urte bat nahi igaran urtea bezalakoa»

Bere ostatu inguruan ongi iragan badira bestak, 13 sexu eraso salatu dira, eta gizon bat hil ala bizi dago. Erasoei ematen zaien erantzuna aski lasterra ez izatea deitoratu du Sebastien Agerek.

Zamai ostatuaren jabea da Sebastien Ager. GUILLAUME FAUVEAU
Zamai ostatuaren jabea da Sebastien Ager. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
BAIONA
2024ko uztailaren 14a
05:00
Entzun

Zamai ostatuaren jabe izateaz gain, Baiona Ttipiko merkatari eta ofizialeak biltzen dituen elkarteko lehendakaria da Sebastien Ager (Garaibi-Urdiñarbe, Zuberoa, 1986). 2032 kolektiboko kidea ere bada. Iazko Baionako besten denboran, Patrice Lanies eraila izan zen. Hain zuzen, horren ondotik sortu zen 2032 kolektiboa, peña, ostalari, gazte asanblada, talde feminista eta biztanle elkarte batzuen artean. Hemendik eta 2032ra bitarte Baionako besten eztitzeko xedearekin.

Orain arte nola iragan dira bestak?

Ez duzu prefosta oroendako, baina guk ez dizugu deus ikusi, deus ere entzun. Asteazkenetik ikusten dugu jende gutiago dela, eta jendea hobeki ari dela higitzen eta egoten ere. Ostiralarekin eguerditik landa ikusi dugu jendea heldu zela, eta 18:00 orenetik landa plaza leherra beterik. Ontsa igaran da astea, baina hola leher-leherra delarik, prefosta, beti beldurrarekin zerbait gertatzen ahal baita.

Kolektiboak plantatu duen tresnetarik bat komunikazio arloko koordinazioa izan da. Hori nola gauzatu da? Funtzionatu al du?

Erabili dizugu lehen gauean. Baina beharko da lan handi bat egin... Guk eseatu dugu egitea, eta heldu gara: ostatuen, jatetxeen eta penen atzematea, harreman horren egitea. Lan eijer bat, baina bekatu da, tresna hori ez baita erabiltzen. 

Azkenean ez duzu aplikazio bat erran zen bezala, baina Internet lotura bat da. Eseatu dizugu. Asteazkenean martxatu dizu. Nik ostegun gauean erabili dizut: banizun bi neska trenputxarturik. Baina zaila duzu, zeren eta behar duzu sarea ukan, eta jaso behar dutenek ez badute konexio ona... Behar ere orain Herriko Etxeko informatikariek urtea baditezu tresnaren hobetzeko.

Musikari dagokionez, ostegunean, 19:00 arte ezin zen bozgorailuetatik transmititu, zuzeneko musikari lekua uzteko. Nola iragan da?

Plaza ttipi hori baitut aitzinean musikariak ekuratzen ahal dituzu, orduan guk hamabost bat ukan ditizugu. Baina, gauza duzu ene auzoek, Pannecau karrikan, Tonneliers karrikan... haiek ez ditezu batere ukan. Ez banda bat ere ez. Hori dizugu bekaturik handiena. Horretan lanean beharko dizugu ari, lanean beharko ditezu ari. Bestela, bai: diferentzia handi bat ikusi dugu: jendea anplekiago, guretako hemen puru.

Herriko Etxetik erran izan dute jende guttiago izanen zela aurten, ber denboran Iruñeko bestak baitira. Hori orain arte hala izan da edo ilusio bat besterik ez da?

Erraten dizugu jende gutiago bazela... Igaran urtearekin, e! Igaran urtean ez dizugu sekula hainbeste jende ikusi. Duela bi urte bezala da, ene ustez. Baina aurten jendea aiseago kurritzen zuzun, eta ni segur nauzu San Izpirituko zubia libre izateak lagundu duela; justu ondoan gaituzu, eta jendea hortik ilkitzen delarik honarat sartzen zuzun arrunt. 

Berez, jende guttiago izatea zuen eskakizunetako bat dea?

Jende gutiago eta zubia libre: prefosta, jendea ahal bada egoten trankil ostatuan, mintzatzen, kantatzen, dantzatzen... Guk hola dizugu nahi lanean ari. Nik nehondik ere ez nikezu nahi beste urte bat igaran urtea bezalakoa.

Gizon bat hil ala bizi dago eta 13 sexu eraso salaturik... Nola interpretatzen dituzu gertakari horiek?

Igaran urtean jakin genizun bi oren igaran zirela muturrekoa bildu eta ospitalerat heltzeko, eta pentsatu genizun zerbait ontsa joaten ez zela... Aurten gizon horrek ere bildu dizu. Ahal ditizugu nahi duzun hainbeste polizia ezarri, ez gaituzu denen ondoan izaten ahal. Hainbeste jenderekin, bortxaz, atean badukezu ertzo elibat. Zonbait ere hartako jinik dituzu, ikusi dizugu... Guk non behar dugu onak izan? Momentu horietan behar dizugu hor izan, agitzen delarik eta zale. Ez oran bat, bi oren ezarri... Hartako ditizugu erreferenteak ezarri karrika denetan; zerbait grabe holako igaraten baldin bazen, informazio zaleago joan dadin.

LOTSABAKO

Egitea gehien gustatzen zaizun edaria? Kafesnea.

 

Edatea gehien gustatzen zaizun edaria? Ardo zuria, baina idorra.

 

Bestetako gaurik zailena kudeatzeko? Larunbata.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.