Ibilbidea
Natura margotu erlaitzan
Hendaiako eta Ziburuko (Lapurdi) kosta lotzen duen naturgune babestua da erlaitza, Lapurdiko kostako azken naturgune babestua. Haren paisaiaz lasaitasunez gozatzeko, Igande Bat Erlaitzan Eguna egingo dute bihar —aurreko urteetan Erlaitzaren Eguna zena—. Margolari amateurrentzako lehiaketa bat egingo dute, baina aurten ez da animazio gunerik izango bidean zehar. Euskal Erlaitzaren etxea zabalik egongo da egun osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu