Jaialdia
Musika, zauriak sendatzeko
Urtarrilean zendu zen Leire Iribarne Diabolo Kiwi taldeko abeslaria omentzeko, Lotura festibala ospatzen ari dira ostegunetik, Harremanak sendotuz, Zauriak sendatu lelopean. Gaur arte, Donibane Garaziko Gaztetxean egin dituzte kontzertuak, eta Lasako Gelan (Nafarroa Beherea) itxiko dute jaialdia, gaur. Bost kontzertu antolatuko dituzte: Julii Sharp folk musikariak, Bermeoko (Bizkaia) Urgatz taldeak, Ocre elektro-jazz laukoteak, LMA rap kantariak eta Dj Jean Flexek egingo dituzte emanaldiak. Iribarnek utzitako hutsunea sendatzeko, elkarrekin antolatu dute hiru eguneko jaialdia haren lagun eta ingurukoek, musikan murgilduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu