Musika jaialdia Arantzan

Goienetxe Anaiak, Mendeku Itxua, Esne Beltza eta Dj Bull ariko dira gaur, 23:00etan, Arantzan

Mendeku Itxua taldeko kideak. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Beste urte batez, Arantzako Gazte Asanbladak Arantza Rock jaialdia antolatu du. Hortaz, hainbat taldek kontzertua emango dute gaur, 23:00etan, herriko plazan.

Egitasmo horri 1995. urtean ekin zioten, eta ordutik Euskal Herriko nahiz atzerriko talde ugari aritu dira han. Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar, Berri Txarrak, Latzen, Koma, Dut, EH Sukarra, Betagarri, Kuraia, Esne Beltza, Etsaiak, Parasma, Vendetta, Deskontrol, Ze Esatek!, Txapelpunk, Narko, Zea Mays eta beste hainbatek Arantza Rockeko historia osatzen dute jadanik. 2006. urtean, jaialdiaren antolakuntza aldatzea erabaki zuten. Kontzertuak plazan egiten hasi ziren, eta sarrera doakoa da ordutik.

Estilo ezberdineko musika egiten dute aurtengo gonbidatuek: Goienetxe Anaiak, Mendeku Itxua, Esne Beltza eta Dj Bull dira, hain zuzen. Kontzertuak23:00etan hasiko dira, baina arratsaldetik aurrera ekitaldiak izango dira. Hasteko, haurrentzako jokoak antolatu dituzte, 17:30etik 20:00etara. Jarraian, Elektrotxaranga hasiko da giroa alaitzen. Ilunabarrean, Rifen zozketa egingo dute, eta plazan, berriz, ogitarteko jatea, 21:00etan. Horren ostean hasiko dira kontzertuak, eta goizaldera arte iraungo du festak.

ARANTZA ROCK 2012

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Arantzan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.