Musika gaua Amoroton

Hesian eta Triki Take taldeek bihar iluntzean joko dute Amoroton, eta San Martin jaiak agurtuko dituzte

Hesian taldea, zuzeneko emanaldi batean. SAIOA CABAÑAS/ARGAZKIPRESS.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Hesian eta Triki Take musika taldeak arituko dira bihar Amorotoko plazan (Bizkaia). San Martin jaiak ospatzen ari dira Amoroton, eta bihar dute azken eguna. Hesian taldeak punk-rock eta ska doinuak nahasten ditu, eta emakumen eta gizonen ahotsak tartekatu. Triki Take erromeri talde bat da, euskal dantzaz gorputza mugiarazi eta edozein estiloko abestiekin harritzeko gai dena.

Hesian taldea 2006ko udaberrian sortu zuten, Sakanan. Hasieran Rancid eta The Bouncing soul musika taldeen abestien bertsioak egiten bazituzten ere, laster hasi ziren abesti propioak ekoizten.

Guztira, bost disko atera dituzte nafarrek; azkenengoa zuzenekoa, DVDarekin eta guzti. Hirutan aldatu dute abeslariz; orain Zuriñe Hidalgok abesten du. Abestien hitzek eguneroko arazoak eta buruhausteak kontatzen dituzte. Euskal Herriko gatazka politikoari buruzko abestiak ere badituzte. Gazte topagunerako abestia grabatu zuten 2008an: Zeru gorriko egunak. AEBetako Boiseko ikastolarentzat Bihotzetik mundura abestia kaleratu zuten. Zintzilik izenburupeko azken-aurreko diskoak arrakasta handia izan zuen, eta Durangoko Azokan bukatu egin zen. Orain zuzeneko disko berria aurkezten dabiltza buru-belarri. Eskarmentu handiko taldea da, eta Euskal Herrian ehunka kontzertu eman dituzte.

KONTZERTUA

Noiz. Bihar, 22:30ean.

Non. Amorotoko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.