1980ko hamarkadan Gary Daly eta Eddie Lundonek sorturiko China Crisis taldeak Bilboko BBK aretoa bisitatuko du gaur. Liverpoolgo taldeak urteetan sorturiko abestiak oroitzeko parada izango dute bertara joaten direnek.
Gary Dalyk eta Eddi Lundonek sortu zuten taldea, 1981. urtean. Orduan, Inevitable Records izenarekin disko independente bat argitaratu zuten, eta gai politiko-sozialen inguruko abestiak jotzen zituzten reggaea soinua hizpide izanik. Denborarekin, ordea, taldeak lasaitasun doinu horiek eraldatu egin zituen, eta popa hartzen dute hizpide gisa. 1992. urtean Diary —a collection— diskoa kaleratu zuten, baina taldearen azken urtea izan zen. China Crisisek ez zuen diskoetxeetan interesik piztu, eta taldea banandu egin zen.
Hurrengo urteetan saio gehiago egin zituzten taldea itzultzeko, baina ez zuten arrakastarik izan. Hala ere, 2007an kide guztiak elkartu ziren berriro, eta Ingalaterran zehar kontzertuak ematea erabaki zuten. Gary Daly, Eddie Lundon, Gary Johnson Gazza eta Brian McNeil dira taldeko kideak.
Abesti arrakastatsuenen artean, Christian, Wishful Thinking eta Black Man Ray aipatu behar dira, guztiak 1982-1985 urte bitartean sortuak.
'CHINA CRISIS'
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. BBK aretoan (Bilbo).
Musika egiten jarraitzen dute
Musiketan zikloaren barruan, China Crisis taldeak kontzertua emango du gaur iluntzean, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu