Jules verne idazle bretoiaren Munduari itzulia 80 egunetan eleberriak (1872) dozenaka bertsio ditu: komiki, film, marrazki bizidun, telesail... Gorakada konpainiak antzerkirako eta haurrentzako egitea erabaki zuen iaz, taldearen 25. urteurrena ospatzeko. Munduari itzulia lanak 80 eguneko bidaia kontatzen du, ordubetean, hezur-haragizko aktoreekin eta txotxongiloen bitartez.
Haurrak ikusle helduak direla uste du Alex Diaz Gorakada konpainiako zuzendariak. Horregatik, kalitateko ikuskizunak egiteko helburua du: «Obra mamitsuak, eduki bat dutenak».
Istorio honen mamia ezaguna da: Postura bat dela medio, Londrestik Londreserainoko, mundua zeharkatuko dute Phileas Fogg jauntxo ingelesak etaPassepartout haren morroi frantsesak.
Testua antzerkirako egokitu dute era arin eta dinamikoan, Agus Perez kritikariaren aburuz. Euskara batua ona, atsegina eta komunikatiboa erabiltzen dutela nabarmendu du. Idoia Barcelok egin du euskaratzeko lana eta Jose Cruz Gurrutxaga, Aritza Rodriguez eta Miren Larrea aktoreek jokatzen dituzte Fogg eta lagunak. Javi Tiradok mugitzen ditu txotxongiloak.
Duela 25 urte sortu zuten Gorakada, eta, geroztik, 23 antzezlan taularatu dituzte. Denera, 2.000 emanaldi inguru egin dituzte.
ANTZERKIA
Noiz. Gaur, 17:00.
Non. Amurrioko (Bizkaia)antzokian.
Munduari itzulia ordubetean
Jules Verneren abentura klasikoa aktoreekin eta panpinekin kontatuko du Gorakada taldeak gaur, Amurrion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu