Movistarrek ETBko saio ugari jarri ditu ikusgai, nahieran
BILBO. Movistar Plus plataformak eta EITBk akordio bat sinatu dute, eta, horri esker, Movistarren nahierako zerbitzuan ETBko 275 ordu izango dira ikusgai. Euskarazko programa ugari daude eskaintza horretan: Barre librea bakarrizketa saioa, Baserria, Bidegurutzean musika saioa, Gaztearen kontzertuak eta hainbat dokumental, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu