Motxila 21en dokumentala eta kontzertua ETBn
IRUÑEA. Downen sindromea duten gazteez osatutako Motxila 21 musika taldea protagonista izango da gaur ETBn. Batetik, ETB1ek taldearen kontzertu bat emango du, 22:30ean. Haiekin batera parte hartu zuten Fitok, Fermin Muguruzak, Garik, Cifuk, Kutxi Romerok eta El Drogasek. ETB2k, 23:25ean, Londresen taldeak egindako musika birari buruzko dokumentala emango du. Iñaki Alforjak zuzendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu