Hartzitutako sojarekin edo beste zitu batzuekin (arroza, zekalea...) eta itsas gatzarekin ekoitzitako pasta bat da misoa. Txinan eta Japonian oso janari arrunta da. Miso mota asko daude, baina, oro har, oso kilokaloria gutxi ditu:70 Kcal inguru 100 gramoko. Karbohidrato eta proteinak dira nagusi bere osagaietan. Koipe gutxi ditu, baina koipe horien artean gaixotasun kardiobaskularretatik babesten gaituzten azido linoleikoa eta soia lezitina ditu. Aberatsa da magnesio, kaltzio eta burdinan, baita A, B, E eta azido folikoa bitaminetan ere. Propietate antioxidatzaileak ditu.
Hesteetako bakteria probiotikoen oreka errazten du, bere entzima eta hartzitutako osagaiengatik, eta lagungarria da idorreria eta beherako kasuetan. Entzima biziak dituenez, digestio zailak dituztenentzat ere oso gomendagarria da.
Haren isoflabonei esker, menopausia garairako ere onuragarria da.
Kontuz hipertentsioa dutenek. Kasu horietan, misoa ez dagomendagarria, sodio kopuru altua duelako.
Ohikoena,edozein zopari misoa oso kopuru txikian eranstea da. Nolanahi ere, beste hainbat erabilpen ere izan ditzake.Platerak aberasteko oso baliagarria da: arroza eta pasta plateretan; saltsei apur bat gehituta, entsaladako olio-ozpinetan...
Produktua
Misoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu