Irakeko Kurdistanera hainbat bidaia egin ondoren, Karlos Zurutuza kazetaria ez zen ordurako harritzen herrialdea odolez, hildakoz eta elbarriz topatzeagatik. Baina gauza batek benetan harritzen zuen: Iraken etorkinak topatzea, alegia. «Zergatik aukeratu dute Irak, eta zer utzi dute atzean halako herrialde batera joateko?», galdetzen zion bere buruari. Jakin-minak ikertzera bultzatu zuen. Ikerketa horren ondorioa aurkeztuko du gaur, Urnietan (Gipuzkoa): Esklabo Iraken 30 minutuko bideo erreportajea.
Mafia batek Bangladeshtik Irakera amarruz eramandako langileak ezagutu eta elkarrizketatu zituen Zurutuzak han. Langileok hiruzpalau mila dolar ordaintzen dute, ustez Dubaira joateko hiru urtez, baina han, aireportuan bertan, Dubain ez dagoela lanik esaten diete, eta Irakera eramango dituztela. «Kurdistanen pasaportea kendu, eta kanpaleku batera eramaten dituzte. Hurrengo urteak astean zazpi egunez kaleak garbitzen pasatuko dituztela jakiten dute orduan, esklabo». Kasta berria bihurtu dira: Bangladeshko kale garbitzaileak, Zurutuzak erreportajean kontatzen duenez. Kazetaria eta dokumentalgilea da. Ekialde Hurbileko eta Asiako gatazka gune asko ezagutzen ditu Zurutuzak (Donostia, 1971), freelance gisa eginiko lanarengatik. Aurten, Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusia eman diote.
IKUS-ENTZUNEZKOA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Urnietako Gaztegunean (Gipuzkoa).
Miseriak ez duelako hondorik
Rikardo Arregi saria jaso du Karlos Zurutuza kazetariak, eta 'Esklabo Iraken' erreportajea aurkeztuko du Urnietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu