Komunikazioa

Ministroa galdekatu dute hedabideen diskriminazioaz

'Hitza' eta Kazeta.info hedabideen bazterketa eta France3 Euskal Herriren murrizketak aurpegiratu dizkiote

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2013ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Aurelie Filipetti Frantziako Kultura ministroa FIPA Nazioarteko Ikus-entzunezko Telebista Saioen Miarritzeko jaialdian izan zenatzo.

Haren bisitaz baliatu zen France3 Euskal Herri Ez Hunki kolektiboa gutun baten helarazteko. Baionako France3ko langileak ere mintzatu ahal izan ziren ministroarekin, baita Sylviane Alaux eta Colette Capdevielle diputatuak ere. Baionatik egiten den berri sailaren beharra berretsi, eta murrizketarik ez ezartzeko eskatu zuten guztiek. Alauxek agiri batean iragarri duenez, ministroak «lasaitu» nahi izan ditu dagoena indartu beharraren alde dela erranez.

Ez Hunki kolektiboaren gutunak Ipar Euskal Herriko Hitza, Kazeta.info eta La Sematna aldizkari okzitaniarrak jasan diskriminazioaz ere ohartarazi nahi izan du ministroa.

Sarean diren hedabideek Frantziako laguntza publiko berezi bat eskura dezaketela eta, horren eskaera egin zuten hirurek. Sailkatuak dira laguntzak, eta informazio orokorra eskaintzen dutenek laguntza gehiago dute. Baina hiru horiek euskaraz eta okzitanieraz izaki, ez diete onartu informazio orokorra egiten duten hedabideen kategoria. Haien argumentua da komunitate zehatz bateko herritarrentzat baizik ez direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.