Mikel Urdangarin eta BOSen lehen kontzertua, bihar

Urdangarin eta BOSen kontzertuaren aurkezpena, maiatzean. M. RAMIREZ / FOKU.
2022ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
MUSIKA. Mende laurdena betetzen ari dira jardunean bai Mikel Urdangarin musikaria eta bai Bilboko Orkestra Sinfonikoa, eta abeslariaren ibilbideko hamabost abesti bilduko dituen diskoa grabatu berri dute elkarrekin: Badena eta ez dena. Proiektuaren barruan, bi kontzertu ere iragarri zituzten maiatzean, eta larunbat honetan izango da horietako lehena, Abandoibarran, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Bigarrena, berriz, irailaren 4an izango da, Getxoko Muxikebarri aretoan (Bizkaia).

Bingen Mendizabal musikari eta konpositorea arduratu da abesti ia guztiak orkestratzeaz—salbuespena Koldo Uriartek moldatutako abesti bat izan da—. Iaz egin zuten lehen elkarlana Urdangarinek eta orkestrak; Ura bere bidean izeneko proiektuaren barruan, Kideari abestia orkestratu zuen Fernando Velazquezek, eta abesti hori ere sartu dute orain diskoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.