Osasuna. Adimen emozionala

Mezularia akatu?

2013ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Udaberria hemen dugu ate-joka; goizeko argiak eta txori-jostarien kantuak hala aurreratzen digu. Zenbaitentzat, «bikini-aurreko» prozedurari ekiteko garaia ere. Hondartzarako, edo, besterik gabe, gorputza zaintzeko grina berpizten zaigu askotan garai honetan.

Gorputzaz arduratzeko beharra ukaezina eta ezinbestekoa zaigun arren, gorputzak aditzera ematen dizkigun sentsazio-sentimen horiei ez diegu hainbesteko interesa edo arretarik eskaintzen.

Kontua da, emozioak entzun, ulertu eta eurengandik ikasteko, abiapuntu egokia eta aberatsa dela gorputz-sentsazioei arreta jartzea. Hau da, ikaragarrizko haserrealdi batean murgildu, eta, azkenean, lehertu ordez, hori gorputzean zehar hedatzen ari den berotu aldi horretaz jabetzea ez ote da hobe aurrea hartzeko? Ez dut esan nahi haserrea azaldu behar ez denik, ez horixe; adierazpen horrekin zer egin jabetzea baizik. Izan ere, ferrari baten moduan segundu gutxitan 0tik 100era pasatzen denak aukera gutxi ditu bere bulkadari edo erantzun bat «aukeratzeko».

Honekin batera, bai, ukaezina da gorputzari arreta jartzea ezatsegina suertatzen dela zenbaitetan; sentsazio «txarra» dugula esan ohi dugu, eta, noski, horrek barne-seinale horri uko egitera gonbidatzen gaitu… sahiestu nahi izatera. Honela, gure gorputzeko sentsazio eta seinaleei ihes egiten goazen heinean, geure buruari ere ihes egiten diogu … Eta, gero, ferrari bihurtu.

Horregatik diot, gorputzari entzuten ez badiogu, mezularia akatu? Geure alde bere sentsazio eta seinaleak bidaltzen ari dela… arretarik ez? Gorputza entzun eta emozioengandik ikasten jarraitzeko aukera izango dugu aurrerantzeko tarteetan…
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.