Zazpigarren urtea du Mendiexpok, eta erreferenteetako bat da mendiaren, abenturaren eta eskiaren alorrean antolatzen diren azoken artean. Berrogei erakusmahaitik gora jarriko dituzte alorreko profesionalentzat, eta leku berezia izango dute eski estazioek. Haurrentzako txokoak ere prestatuko dituzte: izotza simulatzen duen rokodromoa, tirolina, zubi tibetarra, rapelatzen ikasteko hastapen saioak... Santiagotarrak elkartearen eskutik, piraguan ibiltzeko modua ere izango da goizetan, eta iganderako bi ekitaldi berezi ere antolatu dituzte: Mendiexpo Ibilaldia, Irungo San Juan plazatik abiatuta, 08:00etan, eta eusko labeleko txekor dastatzea, 12:00etan hasita.
Proiekzioak emango dituztenen artean, Kurt Diemberger da ezagunena. Zortzimilako hamalau mendietako biren lehenengo igoera zor zaio Diembergerri,eta adinean gora eginagatik munduko hainbat txokotan hitzaldiak emateari eusten dio oraindik ere. Etxeko mendizaleek ere izango dute beren txokoa: Juan Vallejo, Jose Ramon Agirre Marron, Felipe Uriarte, Fidel Mendia eta Alberto Zerain Everestetik itzuli berriak emanaldi bana eskainiko dute. Badago zerekin gozatua.
Proiekzioak
BIHAR11:00. 'Ur azpiko zinema zikloa'. Nano Cordobilla .
12:30. 'Hielos del lago Baikal'. Juan Menendez.
16:30. 'Big Wall en el Huascaran Norte'. Silvia Vidal .
18:30. 'K2-ren lilura'. Alberto Zerain.
IGANDEA
11:00. 'Espeleologia San Martin Harrian'. Jean Paul Guardia.
12:30. 'Eski bidaiak Europan barrena'. Fidel Mendia.
16:30. 'Dolpoa: bizitzaren mugan'. Jose Ramon Agirre Marron.
18:30. '0 eta 8.000 metro bitartean'. Kurt Diemberger.
ASTELEHENA
11:00. 'Zeure bidaia nola antolatu'. Mikel Arredondo.
12:30. 'Mont Blanc, argiaren katedrala'. Patrick Gabarrou.
16:30. 'Koskulak'. F. Uriarte.
18:30. 'Zeharkaldi handia'. Juan Vallejo.