Mende bete atzera

Orhipean festa ospatuko dute Otsagabian (Nafarroa), gaur eta bihar.Antzinako bizimodua «gogoratu eta ezagutzeko» aukera izango da

Antzinako lanbide eta bizimoduak erakusteaz gain, eskulangileen azoka eta almadien jaitsiera egingo dute. IÑIGO URIZ / ARP.
2015eko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Orhipean festa egingo dute gaur eta bihar Otsagabian (Nafarroa), antzinako bizimodua gogoratzeko. «Agertoki pribilegiatuan» ospatuko dute, Jone Villanueva antolatzailearen esanetan. Duela ehun urteko bizimodua eramango dute kale eta etxeetara, zaharrenek bizimodu hori «gogoratzeko» aukera izan dezaten eta gazteenek «ezagutzekoa»: «Aberasgarria da egiten duguna: gure herriko haur guztiek badakite jada nolakoa zen euren arbasoen bizimodua». 21:00etan izango den pregoia eta kalejira aitzin, argazki erakustaldia egingo dute musikarekin lagunduta, Blankoa plazan.

Aurtengo berrikuntzen artean, almadien jaitsiera izango da: egin izan dute urteren batean, eta aurtengoan berreskuratu egin nahi izan dute. Ibaian behera jaitsiko dira enborretan igota almadiazainak, bihar. Villanuevaren ustez, egitarauko ekitaldi guztiak dira interesgarriak: «Urtero egiten ditugun gauza berak egingo ditugu, gutxi gorabehera, baina horrek ez du esan nahi interesgarria eta polita izango ez denik».

Bigarren urtez antolatu dutena eskulangileen azoka da. Frontoi berriaren inguruetan izango da, eta hogei postu inguru egongo dira jarrita larunbat osoan.

Horrez gain, 11:00etan, artzainak ardiak abelbidetik pasatzen hasiko dira, eta, bien bitartean, ogi mamiak jateko aukera egongo da. Nekazariek garia joko dute Eran, erakustaldi gisa, eta bitan errepikatuko dute: 12:00etan eta 18:00etan. Angelikak egongo dira elizan, 17:00etan. Ilunabarrean, berriz, kalejira egingo dute, 20:00etan, eta dantzaldia izango da gero, eguna amaitzeko.

Besterik ere izango da biharko egunez: arropa garbitzaileak errekan, sokak (leken lehortzea), iruleak... Garai batean dentistarenera edo bizarginarenera joateanolakoa zen ikusiko dute bisitariek, baita orduko eskola bat ere,edota nola egiten zen ogia.

Orhipean festa

Gaur eta bihar, Otsagabian (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.