Josune Arakistain Huntza taldeko abeslari eta trikitilaria (Itziar, Deba, Gipuzkoa, 1996) Itziarko Lastur auzokoa da: «Debakoa, inoiz ez». Bere herrian du lasaitasuna eta oroitzapen ugari ematen dizkion leku kuttuna: Mendatagaina.
Zergatik da Mendatagaina zure leku gustukoena?
Bertara joan eta transmititzen didanagatik, eta oroitzapen onekin lotzen dudan leku bat delako. Txiki-txikitatik beti hor inguruan ibili izan naiz jolasean, eta oroitzapen onak ekartzen dizkit. Lasaitasuna ere ematen dit, eta oso leku polita da: hori denok dakigu.
Ohitura duzu hara joateko?
Bai, Itziarren bizi naiz, eta Mendatagainera sarri joaten gara lagunak eta familia, oinez.
Zer egiten duzue han?
Normalean paseo bat egiten dugu, eta Mendatagaina izaten da paseo horretako gelditu beharreko leku bat: bertan jartzen gara, arnasa hartzen dugu eta bistei begiratzen diegu. Gelditzeko eta lasai-lasai arnasa hartzeko leku bat da.
Naturarekin harreman zuzenean egoteak ematen al dizu ezer?
Bai. Ni baserrikoa naiz, eta txikitatik naturari lotuta egon naiz. Gero Biologia ikastera joan nintzen Bilbora, eta han bizi izan naiz lau urtez. Agian, han konturatu nintzen benetan zenbat behar nituen natura, lasaitasuna eta mendia. Naturak lasaitasuna ematen dit.
Gustatzen zaizu itsasoari begiratzea?
Bai, asko. Askotan pentsatzen dut: ez dakit bizi ahalko nintzatekeen itsasotik urruti. Beti pentsatzen dut gertu behar dudala itsasoa, bertara joan, begiratu eta lasai egoteko.
Aldapan gora abestiak dioen bezala, gizakien arteko lotura natura da?
Nik uste dut hein handi batean baietz. Gizakiok geure artean lotzeko, natura zubi handi bat da.
Natura maite duzu, baina musika ere bai. Naturak ere badauka bere musika?
Egia daasko gustatzen zaidala hemen bakarrik paseatzea, Itziar inguruan eta Mendatagain aldean, eta, askotan, isiltasun horretan eta natura entzunez etortzen zaizkit melodia batzuk, eta segituan grabatzen ditut telefonoarekin. Niri naturak ematen dizkit ideiak abestientzat: inspirazio iturri bat da.
Aldapan gora abestiaren bideoklipa Mendatagainean grabatu zenuten. Zergatik aukeratu zenuten kokaleku hori?
Egia esanda, ez genekien non grabatu bideoklipa, eta kuadri-llakoei kontatu nien, Itziarko tabernan zerbait hartzen ariginela. Kuadrillako denak Itziarkoak dira, eta haiek gomenda-tuta aukeratu genuen Mendatagaina.
Huntza oso ezaguna da bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo. Duzuen arrakasta lortzeko bidea aldapan gora egin duzue, edo behera?
Nik uste dut bien arteko zerbait izan dela. Egia da, eta gu jabetzen gara, Aldapan gora abestiak oso aldapan behera utzi zigula arrakastarako bidea. Baina hain hasi berritan eta hain denbora gutxian horrelako arrakasta izateak gure ikaskuntza prozesua askoz azkarrago egitera behartu gintuen. Azkenean, guk kontzertuen eta musikaren munduanez genekizkien gauza asko ikasi behar izan ditugu oso denbora gutxian, eta hori pixka bataldapan gora egin zaigu. Kon-turatzen gara gure hasiera zortekoa izan zela, eta hasiera hori aldapan behera izan zela esango nuke.
Arrakasta zer da, zure ustez?
Niretzat, guk sortutako abesti bat jendea kantatzen entzutea da arrakasta. Gero, Euskal Herritik kanpo jendea euskaraz kantatzen ikustea, euskaraz jakin gabe, hori opari bat da.
MAITE DUT MAITE... MENDATAGAINA. Josune Arakistain. Musikaria
«Mendatagaina arnasa hartzeko leku bat da»
Lasaitasuna transmititzen dio Mendatagainak Josune Arakistaini. Gainera, Huntza taldearen 'Aldapan gora' abestiaren bideoklipa bertan grabatu zuten; kuadrillak gomendatu zion kokalekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu