Mediaprok ekoizpen birtualerako zentroak zabalduko ditu

urtzi urkizu
2023ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
LED teknologiako azkeneko aurrerapenak eta kroma uztartuz, ekoizpen birtualerako grabaketa zentro handiak zabalduko ditu datozen hilabeteetan Mediapro taldeak: aurreneko biak Bartzelonan eta New Yorken (AEB) irekiko dituzte, aurten bertan; eta datorren urtean, Miamin (AEB) eta Madrilen zabalduko dituzte beste bi zentro.

Ekoizpen birtuala filmaketak egiteko sistema berri bat da. Modu sinkronizatuan erabiltzen dituzte benetako inguruneak eta Unreal Engine teknologia. Sistema berriak aukera ematen du eszenatoki ugari plato berean irudikatzeko, errealismo handiarekin, eta postprodukzio prozesu konplexuei aurre egin beharrik gabe.

Aipatutako zentro horiek hiriko erdiguneetan irekiko dituzte; Bartzelonakoa, esate baterako, Imagina ekoizpen zentroan jarriko dute —Europan dagoen handiena da hirietako ikus-entzunezko zentroen artean—. Mediaproren asmoa da ekoizpen birtualaren grabaketak beste zentro batzuetan egin ahal izatea; besteak beste, Bilbokoan. Mediaprok ekoizpen zentroak ditu Bruselan, Buenos Airesen, Toronton (Kanada), Bogotan, Mexiko Hirian, Liman eta Lisboan ere. Ekoizpen birtualak ingurumenean «eragin oso ona» duela nabarmendu du Mediaprok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.