Zumalakarregi museoan eta Igartubeiti baserri museoan Ormaiztegiko meatze guneetara irteera eta ibilbide bereziak prestatu dituzte udarako. Egun jakinetarako antolatu dituzte irteerak, eta hiru ibilbide prestatu dituzte meatze egiturak ezagutzeko.
Lehenengoari Gure iraganean bidaia izena jarri diote. Hiru orduko ibilbidean XIX. mendetik XXI. menderainoko nekazarien eta herritarren eguneroko bizimodua, arkitekturaren eboluzioa eta oinarri sozial eta ekonomikoak ezagutzeko aukera izango da. Bost euro ordaindu behar da, eta Idiazabal jatorriko gazta eta sagardo dastatzea sartzen da. Larunbat eta igandetan egin daiteke.
Abuztuaren 17rako antolatu dute bigarren ibilaldia ezagutzeko irteera: Meatze paisaia ezagutuz. Mutiloako plazatik abiatuta, Barnaola baserriraino joango dira, eta Bide Berdea, Ormaiztegi, eta Lontzi bidea zeharkatuko dituzte, hiru ordu eta erdiko txangoan.
Hirugarren ibilbide proposamenari Ormaiztegiko meatze egiturak izena jarri diote. Abuztuaren 21erako antolatu dute irteera,eta XX. mendearen hasieran Ormaiztegin biltzen eta tratatzen zen Mutiloako eta Zeraingo meatze barrutietatik zetorren burdin mea eta burdinazko trenzubia ezagutzeko modua eskainiko dute bertan. Ordu eta erdiko txangoa da, eta bi euro ordaindu behar da.
Irteerak euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke, eta horien inguruko argibideak nahi izatera, 943-88 99 00 telefonora deitu behar da, edo www.zumalakarregimuseoa.net webgunean sartu.
Gerizpean
Meategietako ondarea
Zumalakarregi eta Igartubeiti museoek Ormaiztegiko meatze guneak ezagutzeko irteerak antolatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu