2022ko ekainaren 4a
00:00
Maule eta Burgi (Nafarroa) herrien arteko ahaidetzea ospatuko dute gaur Zuberoako hiriburuan. 11:00etan iritsiko dira nafarrak Maulera, eta merkatua bisitatuko dute lehenbizi. 12:00etan, ekitaldi ofiziala egingo da Herriko Etxean, eta paseo bat egingo dute hirigunea ezagutzeko ondoren. Besteak beste, ainarei buruzko erakusketa bisitatzeko aukera izango dute, bi herrien arteko loturari eutsiz, hainbat emazte joaten baitziren Nafarroako eskualde horretatik Maulera espartinak egitera. Are, haiek omentzeko oroitarri bat ere estreinatuko dute, Burgiko ttun-ttun dantza egitearekin bat. 13:30ean herri bazkaria egingo dute, eta 17:00etan, dantzaldia.
Maule-Burgi ahaidetzea
Gaur, 11:00etatik aurrera, Maulen.