Maskaraden diskurtsoaz

Eric Ditxarri antropologo eta artista inauterien inguruan mintzatuko da gaur, Baionako Elkar gelan

Euskal umorea aztertu du Ditxarri antropologoak. GAIZKA IROZ.
Erredakzioa
2013ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Sorkuntzaren prozesu eta mekanismoak aztertu izan ditu Eric Ditxarri antropologoak (Baiona, 1969). Du rite au rire, le discours des Mascarades en Pays Basque argitaratu duen liburuaren harira, hitzaldia emango du inauterietako errituen inguruan, gaur, Baionako Elkar aretoan. Hitzaldia «euskaraz edo frantsesez» izango dela diote antolatzaileek, bilduko den entzulego motaren arabera.

Euskarak eraman zuen antropologiara, edo, agian, euskararik ezak esan beharko litzateke. Izan ere, bere sendian euskara galdu izanak sortu zion jakin-mina. Amona zuen familiako euskaldun bakarra, eta kanpotar batekin ezkondu eta ez zion euskara transmititu Ditxarriren amari. Euskal kultura ikertzen hasi zen, eta haren bizitzak eta ikerketak estu lotu zitzaizkion elkarri. «Maskaradaren diskurtsoa ikertzen hasi nintzen, eta, fitsik ulertzen ez nuenez, euskaldun bihurtu behar izan nuen», dio.

Maskaradetan bada umorea, eta euskal umorea da antropologoaren gai kutunetako bat. Euskaldunak beste herrietan baino metaforikoagoak garela uste du; metaforaz baliatzen garela gauzak zuzenean ez esateko, alegia. Euskaldunon egoera politikoarekin lotzen du hori: «Errepresioa handitu, eta umorea ere handitzen da politikoki». Sorkuntza prozesuak aztertu izanak arte sortzaile izatera bultzatu du.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 17:30ean.

Non. Elkar dendan, Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.