Martin Ugalderi buruzko dokumental labur bat egin du BERRIAk

Ainara Ugalde, dokumentalean. BERRIA.
urtzi urkizu
2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun

Etzi beteko dira ehun urte Martin Ugalde kazetari, idazle, politikari eta Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetako bat jaio zenetik. Igandean 11 orrialde eskaini zizkion BERRIAk Ugalderen bizitza errepasatzeari, eta gaur goizean dokumental labur bat estreinatuko du Berria telebistak: Martin Ugalde: bidea etxe, euskara aberria. Dokumentalean, Ugalde bere alaba Ainararen begiradatik ezagutzeko aukera izango da. Andoainen (Gipuzkoa) duela ehun urte jaiotako idazlearen bizia aztertuko dute ikus-entzunezko lanean: bai literaturan, kazetaritzan nahiz politikagintzan. Gaur goizetik egongo da lana ikusgai, eta gerora, noiznahi. Arantxa Iraola kazetariak egin ditu dokumentaleko elkarrizketak. Grabazioaz eta edizioaz Nagore Arin eta Olatz Artola arduratu dira. Jakin-en eta Ugalde familiaren artxibategiko argazkiak ere baliatu dituzte horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.