«Ez da ura. Begiratu ongi», dio Ursula Luna arte kritikariak, Javier Sotoren koadroei begira. «Gu geu gara horietan gaudenak. Aurrera egiten saiatzen, mugitzen... ura bezala». Soto margolariak (Lazkao, Gipuzkoa, 1958) Murgiltzea erakusketa zabaldu zuen ostiralean, Bergarako (Gipuzkoa) Aroztegi aretoan. Igerilekuetako eszenak eta surflariak margotzen ditu, naturarekin jolasteak bizitzen irakasten duela erakusteko.
Urak sentipen mistikoa pizten dio artistari. Itxuraz ludiko eta azalekoa da igerian edo surfean aritzea, baina, Sotorentzat, esan nahi sakona du: «Gozamenaz ari naizenean ez naiz kaskarinkeriaz ari», dio. «Mistikaz ari naizenean, ez nabil erlijio ekintza batez, baizik eta gizakiak ezezagunaren aurrean duen jarreraz, hor sumatzen duen gauza bera baino sublimeago horren aurrean. Ez du erlijio dogma batekin zerikusirik, haatik, jarrera bat da. Gizakien ahalmen horiek dira —tartean, jakin-mina— gure gauzarik handiena. Nola ez ditut sartuko, bada, nire artean?». Surflari eta igerilariek bezala, zientzialariek ere lana eta jolasa bateratzeko ahalmen miresgarri bera dutela dio artistak.
ERAKUSKETA
Noiz. uztailaren 7ra arte.
Non. Aroztegi aretoan, Bergaran (Gipuzkoa).
Margo freskagarria Bergaran
Javier Soto artistak 'Murgiltzea' erakusketa zabaldu berri du: urarekin jolasean dabiltzanen erretratuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu