Makala Jazz Funk Band ikusi eta entzuteko aukera egongo da gaur Arrasateko (Gipuzkoa) gaztetxean, Kooltur Ostegunak ekimenaren harira. Makala disko jartzaile gisa egin zen ezaguna Euskal Herriko musika munduan. Musika sortzaile eta ekoizle ere aritu da, batez ere musika beltz dantzagarriaren alorrean. Hainbat talde izan ditu Makalak, baina, dioenez, oraingoa da sendoena. Disko bat kaleratu du taldeak: Xake. 1950eko eta 1960ko erritmoak berreskuratu dituzte, rhythm & blues, jazz, groove funk eta disco soula, besteak beste; betiere, dantzarako doinuak.
Makala Jazz Funk Band
Gaur, 22:00etan, Arrasateko (Gipuzkoa) gaztetxean.
Musika
Makalaren dantzarako taldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu