Bilbo magiaz beteko da datozen egunetan. Atzo hasi eta maiatzaren 24ra bitartean, beste Magia Topaketa bat jasoko du Bizkaiko hiriburuak, hamargarrena dagoeneko.
Iaz batutako 2.000 ikusleen kopurua hobetzeko asmoa erakutsi du Bilboko Udalak, eta, horretarako, hemezortzi magia ikuskizunez osatu du aurtengo egitaraua. Horietako hamalau euskal herritarrenak dira, gainera.
Antolatzaileek Raul Alegria magoak egingo duen ikuskizuna goraipatu zuten, atzo, Bilboko udaletxean eginiko prentsaurrekoan. Kantabriakoa (Espainia) da Alegria, eta Erronka izeneko ikuskizuna aurkeztuko du aurten Bilbon. Maiatzaren 24an izango da, Txurdinagako Garairen Lorategia plazan.
Bestetik, Harry Houdini ilusionista hungariarrak ezagun egindako iheserako erakustaldia egingo du; kutxa batean sartu eta kateez askatu beharko du, haren kide bat hura hiltzen saiatu baino lehen.
Bestalde, maiatzaren 16rako Euskadiko eta munduko izarren gala handia ikuskizuna antolatu dute Otxarkoagako Udaltegian. Bost mago ezagunek parte hartuko dute; denak saritu dituzte magia eszenikoaren alor ezberdinetan.
Magiaren X. Topaketa hasi dute Bilbon, maiatzaren 24ra bitartean
Hemezortzi ikuskizun antolatu dituzte aurten; horietako hamalau euskal herritarrenak izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu