Larrazken gau batez
(edo the mad pride of intellectuality)
Magdalenae dilectissimae meae
Larrazken-gau bat zen izar
[gabea,
jarria nintzen sutondoan,
[hotz,
arrotz bat antzo jendartean
[motz
ezin garhaituz gogo-herabea;
ez alegera eta goibel ez,
goganbeharrez, egin zirelako
geiak, gizonak, hil-iruditako
joiterik landa Gauak hegalez.
Ez zen izarrik, bainan begi
[zohar
lehen haur zena zegokidan
[so;
goganbeharrak egin ziran lo
emazte zela nendinean ohar,
hil zen phindarra zezanean
[phitz
ene sutoian haren soin
[zintzoak
—haren mihiaz (ustez)
[sormintzoak,
arimarenak, zegidala hitz.
Odolak berhez gaduzka
[hargati
nahiz odolez biok garen bat,
emazte-haurra ez da niretzat
nahiz den nire izanaren
[zathi.
Ene jorana zilhegi ez zait,
amets alpherra ezin aipha
[dirot,
bizi-nahian ez dakidan hirot
naski ahanzten dakikek
[noizbait?
Arima-gauan argi zen ezkoa
hil du jelosez ene jakintzak,
dakialarik ene arimak
ez dugula alde othezko
[jainkoa
Bainan ahoa ezti zuen, doi
zer haren soina
[goi-ametsotara...
zer nazka dudan ariz jakin
[ara!
zer hotza dudan, banaiz
[bihoztoi!
POEMA
Magdalena maiteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu