Munduko hainbat bazterretako folk eta kantugintzatik edaten du Maddi Zubeldia abeslariak, eta haren ahots gozoa entzuteko aukera izango da gaur Azkainen (Lapurdin). Bakarlari gisa aritzen da askotan, eta, sarri, Ramuntxo Zubeldiaren ahotsaren, Xano Urtetxegiren akordeoiaren, Txomin Arizagaren gitarraren eta Arkaitz Minerren biolinaren laguntzarekin.
Euskal Herritik mundura eramaten ditu entzuleak Zubeldiak:Mikel Laboak Bertolt Brechten hitzekin sorturiko Liluraren kontra du errepertorioan, Xabier Lete eta Antton Valverderen kantekin batera. Horiez gain, Cole Porter zein Violeta Parra biltzen ditu ahots eta gitarrarekin. Bertsioen artean, bere kantak aireratzen ditu Ziburuko (Lapurdi) musikariak.
Iaz, Donostian egiten den Iparraldea Bertan ekitaldiko gonbidatuetako bat izan zen. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako kultura, errealitatea eta sortzaileak ezagutarazteko antolatzen dute ekitaldia. Haren ahotsaren naturaltasuna eta xalotasuna nabarmentzen dute adituek.
Kornelio musika eskolako irakasle eta Mixel Luro tenorearekin aritu izan da kantuan; baitaArin abesbatzarekin ere. Horrez gain, H-Eden folk taldeko kidea da.
KONTZERTUA
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Zoko Ona ostatuan, Azkainen (Lapurdin).
Maddi Zubeldiaren kantaldia
Euskal kantugintzako klasikoak, Laboa, Lete, Valverde eta munduko folkaren bitxiak abesten ditu Ziburuko artistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu