Komunikazioa

M4Fko zuzendaritzaren «erreakzio koldarra» salatu dute langileek

EITBko ataria kudeatzen du M4F etxeak; greban daude, 27 langile kaleratu nahi dituztelako

Erredakzioa
2013ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
M4Fko langileek eitb.com-eko arduradunei idatzitako gutuna kaleratu dute. Idatzi horretan, zuzendaritzaren jokaera salatu eta EITBko atarian lanean ibili direnenen «samina eta etsipena» jaso dute.

Lanean eman duten urte horietan guztietan eginiko esfortzua kontuan ez hartzeagatik sortutako haserrea adierazi dute atariko langileek. «Gure proiektua zela uste genuen, gure inplikazio osoa baitzuen. Lehen, gure lanaren eta errendimenduaren arduradun zineten bezala; orain, gure bakardadearen, haserrearen eta etsipenaren arduradunak zarete», idatzi diote zuzendaritzari.

M4F etxearentzat lan egiten dutenen baldintza kaskarrak ere salatu dituzte eskutitzean: «Ederki egiten omen duzue lo[...], nahiz eta zuentzat lan egiten dugunoi soldata miserableak ordaintzen dizkigutela jakin. Noski, zuen soldata ederra da oraindik ere...». M4Fko zuzendaritzak EITBtik jasotzen duen diruarekin eginiko kudeaketa txarra ere deitoratu dute gutunean. «Zuek guztiok profesionaltasun handiagoa zenutela uste genuen, baina zuen erreakzio koldarra (edo erreakziorik eza) ikustean, gauzak inoiz baino argiago geratu dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.