Lutxo Egia eta Jasone Akizu izango dira Bilboko aratusteetako Farolin eta Zaranbolas

Idazlea eta Bilboko Bira kulturguneko kidea da Egia, eta txistularia Akizu. Otsailaren 9an epaituko dituzte pertsonaiak.

(ID_17049640874375) (/Berria) Jasone Akizu txistularia
Jasone Akizu txistu irakaslea. BERRIA
amaia igartua aristondo
2024ko urtarrilaren 11
10:30
Entzun

Bilboko Jai Batzorde Mistoak iragarri ditu jada hiribilduko aratusteetako aurtengo pertsonaia nagusiak: Lutxo Egia idazle eta Bira kulturguneko kidea izango da Farolin, eta Jasone Akizu txistulari eta Bilboko Musika Eskolako irakaslea, Zaranbolas. Bilboko Konpartsen ekimenez, hiriak orain dela 45 urte berreskuratu zituen herri inauteriak, eta duela berrogei sortu zituen pertsonaiok. Bilbotar harroak eta festazaleak dira Farolin eta Zaranbolas. Tradizioz, Bilboko aratusteetan urteroko gaiztoak kondenatzen ziren, eta kutsu umoretsuaz berrekin zioten usadioari 1984an: urtero, Farolinen eta Zaranbolasen epaiketa antzezten dute. Otsailaren 9an izango da aurten, 19:30ean, Plaza Barriko karpan. 20:30ean abiatuko da pertsonaien eskarnio publikoa.

Inauterietako festa eta txantxa giroa islatzen da pertsonaia horiengan, baina izendapenok badira, era berean, ibilbideei aitortza egiteko modu bat. Lutxo Egia del Riok (Santander, Espainia, 1969) kulturaren askotariko ertzei heldu izan die: soziologoa da ikasketaz, eta idazlea eta performerra ofizioz —Oxtul Aige pertsonaiaren rola jokatzen du, esaterako. Besteak beste, nobelak, ipuinak eta antzezlanak sortu ditu, eta, gaur-gaurkoz, haren bi antzezlan dabiltza oholtzaz oholtza: Identitateak —Galder Perezek eta Ane Zabalak antzeztua— eta Hamalau —Mikel Martinezek antzeztua—.

Esperientzia luzeko musikaria da, bestalde, Jasone Akizu Perez (Ondarroa, Bizkaia, 1967). 19 urte zituenetik txistu irakaslea da Bilboko Musika Eskolan, eta azken urteetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Txistulari elkarteko kide ere izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.