Iparra Hegoa egitasmoaren barruan, mahai ingurua antolatu dute gaurko Seguran (Gipuzkoa). Gaizka Aranguren kazetariak, Mario Zubiaga EHUko zientzia politikoetako irakasleak eta Imanol Esnaola Gaindegiko arduradunak parte hartuko dute; kultur etxean izango da, 19:00etan. Hain zuzen ere, lurraldetasunaz hitz egingo dute gonbidatuek. Moderatzaile lanetan, berriz, Eneritz Zabaleta arituko da. Hogeigarren aldiz antolatzen ari dira aurten Iparra Hegoa jaialdia. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Biharko Euskal Herria: nora goaz? lelopean.
Mahai ingurua
Gaur, 19:00etan, Segurako kultur etxean (Gipuzkoa).
Mahai ingurua
Lurraldetasuna ardatz Seguran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu