Back and Forth lehen diskoa aurkeztuko du gaur Donostian Luke Armstrong bakarlariak. Folk ingelesa lantzen du, baina munduari zabaldutakoa. 1960ko musikarien oihartzuna du (Jackson Frank, Nick Drake, John Martyn, Davy Graham), eta teknika azkarra du gitarrarekin. Iker Laurobak bakarkako ibilbideari ekin dio hilabeteotan, nahiz eta Haritz anaiarekin sortutako Lauroba taldean ere segitu. Zeru tolesgarria, Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean sortutako diskoa aurkezten dabil. IƱigo Asensio, Sara Azurza eta Jokin Garmendia izango ditu lagun.
Iker Lauroba - Luke Armstrong
Gaur, 20:00etan, Dokan,Donostian. Doan.
Musika
Luke Armstrongen lehen diskoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu