Lucio Urtubia (Cascante, Nafarroa, 1938-2020) anarkistaren bizitza ikus-entzunezkoetara eramango du Netflix plataformak. Atzo iragarri zuen multinazionalak Urtubiaren inguruko pelikula bat ekoizten hasi direla: Un hombre de accion (Akziozko gizon bat).La Pulga y Elefantes ekoiztetxeak ekoitziko du filma, Javier Ruiz Caldera da zuzendaria, eta Juan Jose Ballesta aktore espainiarrak jokatu du protagonistaren rola.
Errealitatea eta fikzioa nahastuko ditu Urtubiaren inguruko pelikulak. Netflixek zabaldu duenez, «libreki» inspiratu dira Urtubiaren bizitzan telesaila sortzeko orduan. «Frantzian eta Espainian» grabatuko dute, eta 40ko urteetan hasi eta 80 urteak arteko garaian kokatuko da bereziki, Urtubia igeltsero zen garaian hasi, eta City bank bankuari egindako iruzurra bitartean.
«Pelikula Netflixekin egitea Urtubiaren bizitza nazioartean zabaltzeko aukera paregabea da. Urtubiaren bizitzak jendea harritzen jarraitzen du oraindik, etaEuropan gerraostean izandako ideia eraldatzaile horiek transmititu ditzakegu», nabarmendu dute Javier Ugarte eta Edmond Roch ekoizleek.
Aitzinetik, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik Lucio dokumentala egin zuten 2007an.
Lucio Urtubiaren inguruko film bat ekoitziko du Netflixek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu