ATZEKOZ AURRERA. Beatriz Perez. Ingeniaria

«Lorezaintzak, ederra ez ezik, erabilgarria ere izan behar du»

Ingeniari graduatu berria da Perez, baina jadanik bere lehenengo proiektua diseinatu du: lorategi bertikala Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegirako. «Hemen egin behar nuen».

IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Iruñea
2016ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Nola egin unibertsitate bat erosoago? Galdera hori eta beste hainbatzituen buruan Beatriz Perezek (Madril, 1985) gradu amaierako lana lorategi bertikala izango zela erabaki zuenean. Kontent nabaritzen zaio proiektuarekin, eta bereziki eskertuta agertu da Miguel Campo tutorearengandik eta Maria Jesus Vilas irakaslearengandik jasotako laguntzarekin.

Unibertsitatea lorategiz dago inguratuta, baina baita hormigoi grisez ere, eta zuk liburutegiaren aurrealdea aukeratu duzu lorategi bertikala diseinatzeko.

Liburutegiaren aurrealdea ikusten nuenean, banekien berarekin zerbait egin behar nuela, hura baita unibertsitatearen irudia. Estres denboraldi baten ondorioz, inguruneek estres egoeretan eragina zutela ikertzen hasi nintzen, eta ikusi nuen lorategi bertikalek lagundu zezaketela estresa gutxitzen. Klaseen artean, ikasgelategiko erdiko leihatilara joaten direnean, ikasleek fatxada ikusten dute. Lorategiak hormaz inguratutako ingurunetik ihes egiten lagunduko lieke.

Bertako landareak daude, gehienbat, lorategian.

Bertakoak izatea nahi nuen, lorezaintza ezin delako soilik ederra izan, erabilgarria ere izan behar du; ingurunearekin lotuta egon behar du, eta espezieak kontserbatzen lagundu. Nekatu naiz landare ederrak baina inbaditzaileak dituzten lorategiez.

Mantentze lanak ohiko lorategi batean baino garestiagoak izango dira?

Saiatu naiz mantentze lan handirik eskatzen ez duten espezieak aukeratzen, faunarentzat elikagai eta aterpe direnak, baita intsektu polinizatzaileak erakartzen dituztenak ere. Ekosistema bat sortu nahi baduzu, kate maila guztiak hartu behar dituzu kontuan; eta, ondo funtzionatzen duenean, ez du mantentzerik behar, bere kabuz orekatzen da.

Beraz, lorategia diseinatzeko orduan, animaliak kontuan eduki zenituen?

Bai, flora eta fauna aztertuz, unibertsitateko eta Nafarroako landaredia hartu nahi nituen kontuan, baita haietaz elikatzen diren eta bertan bizi diren animaliak ere.

Zer material erabili duzu landareak bertikalki mantentzeko?

Geotestilean sostengatzen dira landareak, baina, hain fina denez, tenperatura aldaketak ez ditu jasaten. Hotza zen gehien kezkatzen ninduena, sustraiak hain ikusgai egonik izoztuko zirelako. Ureztatzeakizozteen kontrako sistemak bezala funtzionatzen du.

Hiri handiek lorategi bertikalak balia ditzakete kutsadura murrizteko, ezta?

Hori da, baina ez da lorategi bertikalen kontua kutsadura murriztea, landareek berez duten gauza bat da. Hirietan ez dago parkeak eraikitzeko tokirik, baina fatxadak leku guztietan daude, eta hor eraiki daitezke. Eraikin publikoek aitzindariak izan beharko lukete mota horretako ekimenak sortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.