Zuzendaria: Joachim Lafosse. Aktoreak: Leila Bekhti, Damien Bonnard, Luc Schiltz, Larisa Faber. Herrialdea: Belgika. Urtea: 2021. Iraupena: 118 min. Generoa: Drama.
Leilak eta Damienek elkar maite dute, asko maite ere. Damienek bipolaritatea dauka, eta nola edo hala aurrera egiten saiatzen dira, familiari eusten. Damienek badaki ezin diola Leilari eman hark behar duen guztia, baina ez dute etsitzen biek ahaleginean. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta kritika oso onak izan, oro har; gaia gordinki jorratzeagatik.
'Les intranquilles'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu