Leire Urbeltz artistaren obra bat ipini dute Azkuna Zentroko fatxadan

ARTEA. Leire Urbeltzek Malintxearen zatiak obra ipini du Azkuna Zentroan, Fatxada proiektua egitasmoaren harira. Borderland argitalpenetik ateratako erretratu hirukoitza da, eta Amerika kolonizatu zuteneko Malintxe emakume ezagunari buruzkoa da. Modu ezberdinetan irudikatu du Urbeltzek: traidore moduan lehenik, biktima gisa ondoren, eta arraza berri baten ama mestizo rolean azkenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu