Gipuzkoarrez eta iruindarrez osatutako lagun talde bat Iruñeko kaleetatik abesten eta dantzatzen atera zen XX. mendearen hasieran. 1903. urtea zen, eta gizartea lasaia zen; baina, Betikoak ateratzen ziren bakoitzean festa pizten zen. Kaleak alaitzen zituzten, eta, politikarien haserrea areagotzen zuten. Pixkanaka-pixkanaka, jende gehiago gehitu zitzaien, La Unica peña bihurtu arte.
Ezagutzeko errazak dira La Unica peñako kideak, gorria ez delako haien janzkeran ikusten. Txuriaren gainean zapi eta gerriko berdea daramatzate. Espartinen kordak ere berdeak dira. Blusa, aldiz, koadro urdin eta zuriduna da.
Bakarrak izan ziren haize instrumentuak erabiltzen. Bakarrak, baita ere, sanfeminetan kaleak alaitzen. Horregatik, garaiko La Marea eta La Veleta peñak haiekiko areriotasuna zuten. Zarata gehiegi egiten omen zuten. XX. mendearen hasiera zen, eta gizartea ez zen gaur egun bezain parrandazalea.
La Unica peña 1903. urtean sortu zela diote zenbait dokumentuk. Beste batzuek, berriz, hamar urte geroago sortu zela esaten dute. Dena dela, Iruñean sortutako lehenengo peña da. Lehenengoak izan ziren festak alaitzen eta giroa sortzen, geste zenbait peña sortu ziren arte. Garai hartan sortu ziren gaur egun ezagutzen ditugun sanferminak.
36ko gerran peña desagertu zen, kide gehienak errepublikazaleak baitziren. Baina parrandazaletasuna odolean eramaten denez, gerraren ondoren zenbait lagunek peña berpiztea erabaki zuten. 1940ko hamarkadan, dirua biltzeko dantza jaialdi bat antolatu zuten. Lehenengoak izan ziren horrelako ekintzak antolatzen. Garai hartako moraltasunaren kontra joan ziren. Eta 1970eko hamarkada iritsi zen, eta lehenengo presidente emakumea izan zuen peñak.
Gaur egun 157 peñakide eta 70 peñakide txiki dira.
Sanferminak Iruñean. Proposamenak. Peña bat dut bihotzeanLa Unica
Lehenengo festazaleak
Kaleak alaitzeko haize instrumentuak erabiltzen lehenengoa eta bakarra izan zen La Unica peña. Zapia, gerrikoa eta espartinen kordak berdeak dira, eta blusa koadro urdin eta zuriduna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu