Lehen emakume argazkilaria

Eulalia Abaituaren soslaia egingo du gaur Maite Jimenez adituak Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan

Erredakzioa
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Bigarren karlistadarengatik Liverpoolera (Ingalaterra) bizitzera joan zen Eulalia Abaitua bilbotar burgeskumea. Han ezagutu zuen teknika berri bat, errealitatea plaka batean izozteko. Argazkigintzarekin maitemindu eta Bilbora ekarri zuen. Euskal Herriko lehen emakumezko argazkilaritzat jotzen dutenaren erretratua egingo du gaur Maite Jimenez adituak, Gernikan (Bizkaia).

Abaituak duela bi mende erabilitako teknikak gaurkotasuna irabazi du hiru dimentsioko film eta telebistaren modarekin, Izan ere argazkigintza estereoskopikoa landu zuen.

Argazkilariaren lana XIX. mendeko emakumeen bizimoduaren erretratua da. Azkar industrialtzen ari zen Bilbo ingurua galdu aurretik gorde nahi izan zuen Abaituak, herritarren argazkien bidez. Emakumeak ibaian agertzen dira, arropa garbitzen, arraina edo esnea garraiatzen buru gainean, edo soroak laiarekin jorratzen. Ez zuen efektu estetikorik bilatzen, baizik eta erreportaje antropologikoa egitea, eta halere, haren argazkiak ederrak dira.

Argazkilariaren 2.500 erretratu baino gehiago dituzte gordeta. Maite Jimenezek haren bizitza ikertu du. Historian lizentziatua eta museotan aditua da. 1984. urtetik teknikaria da Bilboko Euskal Museoan.

EULALIA ABAITUA ARGAZKILARIA

Noiz. Gaur, 19:30ean, Euskal Herria Museoan, Gernika-Lumon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.