San Pedro eguna dute gaur Lekeition (Bizkaia). Egutegian ongi nabarmenduta gorde ohi diren egun horietako bat da herritarrentzat, baina, aurten, beste arrazoi batengatik ere izango da gogoangarri; izan ere, lehenengo aldiz, emakume bat izan da arrantzalez jantzitako zortzi lagunen laguntzaz kaxarranka dantzatu duena. Ane Maruri du izena, 26 urte ditu, lekeitiarra da, Etorkizuna dantza taldean dabil, eta sei urtetatik egiten du dantza txistuaren eta danbolinaren erritmoan.
Lehen aldiz, emakume batek dantzatu du Lekeitioko kaxarranka, Etorkizuna dantza taldeko Ane Marurik. San Pedroren arkuaren parean egin du hasierako dantza @berriapic.twitter.com/GhdxpiOi9D
— Amaia Igartua Aristondo (@aiaristondo) June 29, 2022
Azken 50 urteetan, soilik bi gizonezko igo dira kutxa gainera: Pedro Murelagarei eta Asier Uskola dantzariak, hain zuzen ere. 2003. urtetik, Asier Uskola dantzaria aritu da, baina, lesio baten ondorioz, aurten ez du dantzatzerik izan.
Dantza honekin bukatu da aurtengo kaxarranka. "Historikoa" izan da batzuentzat, "hunkigarria" beste askorentzat. @berriapic.twitter.com/LT2pze66Dw
— Amaia Igartua Aristondo (@aiaristondo) June 29, 2022