Lee Krasnerren atzera begirako bat Guggenheimen
ARTEA. Bilboko Guggenheim museoak baieztatu du Lee Krasner. Kolore bizia erakusketa zabalduko duela irailaren 18an; espresionismo abstraktuaren aitzindari izan zen New Yorkeko artistari eskainitako atzera begirako bat da. Krasnerren 50 urteko ibilbideko berrasmatze etengabea erakusten duten lanak jarriko dituzte, tartean aurretik Europan erakutsi gabeko batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu