2019ko uztailaren 19a
00:00
Lau egunez musika, dantza eta besta izango dira Uztaritzeko jaietan. Gaurtik astelehenera izango dira, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte. Lehen bi egunetan: Latsagien Itzulia, ikastolak antolatutako oinezko lasterketa, zikiroa, mutxikoak, eta Doktor Mephistoren kontzertua, besteak beste. Igandean, berriz, bertso saioa eta Hiru Soinu taldearen kantaldia.
Uztaritzeko bestak
Gaurtik 22ra, Uztaritzen (Lapurdi).