Lasterkarien esanetan

2011ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

01.

Koldo Urrestarazu

Jaioteguna: 1973-05-27.Herria: Lazkao (Gipuzkoa). Denbora onena: 4:52:07 (2005).

Zegama-Aizkorri: «Sari handia da parte hartzea, eta zorionekoa sentitzen naiz ni urtero parte hartu eta bukatuta».

Aurtengo asmoa: «Bost orduren bueltan ibiliko naiz urtero bezala. Errepikatzeko gogoz bukatzea da kontua».

02.

Guillermo Pinillos

Jaioteguna: 1968-10-05.Herria: Zegama (Gipuzkoa). Denbora onena: 5:00:35 (2010).

Zegama-Aizkorri. «Gogorra eta ederra da. Zegama osoak laguntzen du, eta ibilbideko jendetzak egiten du bakarra».

Aurtengo asmoa. «Urtero bukatu duen zegamar bakarra naiz, eta igandean bukatzera aterako naiz. Ez da gutxi».

03.

Mikel Legarreta

Jaioteguna: 1982-09-19.Herria: Urnieta (Gipuzkoa). Denbora onena: 5:03:25 (2009).

Zegama-Aizkorri. «Urteroko ohitura dut dagoeneko. Mendi lasterketetan ibiltzen naiz, eta urteko helburua izaten dut».

Aurtengo asmoa. «Nahi nuke bost orduko mugatik jaitsi. Badakit asmo zaila dudala, baina ilusio hori dut».

04.

Jose Antonio Salgado

Jaioteguna: 1959-09-18.Herria: Altsasu (Nafarroa). Denbora onena: 5:12:51 (2002).

Zegama-Aizkorri: «Etxeko maratoia da, gertukoa, eta niretzat urteroko erronka»

Aurtengo asmoa: «Mendiko eskian aritzen naiz, eta goizegi datorkit. Prestaketa aldetik motz iritsi naiz, baina 10. bukatzeko moduan nago».

05.

Ion Zubillaga

Jaioteguna: 1976-01-09.Herria: Berastegi (Gipuzkoa). Denbora onena: 5:13:46 (2008).

Zegama-Aizkorri: «Izen handia hartu duen eta ikusle asko biltzen duen laisterketa gogor bat da».

Aurtengo asmoa: «Berastegiko beste partaideei irabaztea eta karrera txukun bat egitea, betiko martxan».

06.

Joxan Larrea

Jaioteguna: 1966-05-30.Herria: Oñati (Gipuzkoa). Denbora onena: 5:14:56 (2007).

Zegama-Aizkorri: «Inguru zoragarrian eta antolaketa eredugarriarekin egiten den festa da».

Aurtengo asmoa: «Ez nago erlojuaren menpe; nahiago dut gozatzera irten. Ongi bukatu eta biharamunean korrika jarraitzeko ilusioarekin segitu nahi dut».

07.

Gorka Gabiña

Jaioteguna: 1972-10-21.Herria: Gasteiz.Denbora onena: 5:17:31 (2003).

Zegama-Aizkorri: «Rikardo eta biok mendian korrika hasi ginen lasterketa da. Han izango gara ahal den bitartean».

Aurtengo asmoa: «Ilusioz hartzen dut urtero eta aurten ere hala nago. Gogorra da, baina beti dugu hobetzeko nahia».

08.

Rikardo Ruiz de Apodaka

Jaioteguna: 1968-05-22. Herria: Gasteiz.Denbora onena: 5:24:53 (2005).

Zegama-Aizkorri: «Mendiko gizona naiz, eta lehen aldian ibilbideak eta esperientzia berria bizitzeak erakarri ninduten. Ordutik katiatuta nauka».

Aurtengo asmoa: «Urteak aurrera doaz; gure adinean gustura bukatuta konforme naiz».

09.

Txema Gomez

Jaioteguna: 1958-01-11.Herria: Zarautz (Gipuzkoa). Denbora onena: 5:29:45 (2005).

Zegama-Aizkorri: «Gure lasterketa da, berezia eta gertukoa. Beste inon ez dago halako girorik; Tourreko etapa dirudi».

Aurtengo asmoa: «Hamargarrena bukatzeagatik irtengo naiz, 8 ordutan bukatzera, eta urteroko legean ilea tindatuta».

10.

Iosu Cascon

Jaioteguna: 1950-12-24.Herria: Arrasate (Gipuzkoa). Denbora onena: 5:30:49 (2005).

Zegama-Aizkorri: «Asfaltoan lesioekin arazoak nituelako hasi nintzen mendian, eta urteroko erreferentzia eta erronka dut».

Aurtengo asmoa: «Ongi nago, prestaketa behar bezala joan dut. 60 urterekin ilusioari eutsi eta jarraitzea da asmoa».

11.

Letizia Uriarte

Jaioteguna: 1972-06-18.Herria: Elorrio (Bizkaia). Denbora onena: 6:37:20 (2007).

Zegama-Aizkorri: «33. kilometroko anoa postuko boluntarioak dira berezienak niretzat. Omenaldia egin zidaten behin, eta haiek ikusteko eguna da».

Aurtengo asmoa: «Lasterketak bezala hamargarrena dut nik ere, eta azkena izango da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.