Laguntzak guztiei emateko eskatu dute Hekimenek eta Tokikomek

jakes goikoetxea
2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak bost milioi euroko diru laguntza programa onartu zuen asteartean, zazpi egunkarirentzat eta zortzi irratirentzat, COVID-19ak eragindako «lurrikara ekonomikoari» aurre egiteko: «Egunkarien salmenten beherakada batetik, eta irratietako publizitatearen jaitsiera bestetik». Euskara hutsezko egunkari eta irrati bana daude zerrendan: BERRIA eta Bizkaia irratia. Laguntza guztien %6,6 jaso dute.

Hekimen Euskarazko Hedabideen Elkarteak eta Tokikom euskarazko toki komunikabideen taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskarazko gainerako komunikabideei ere zabal diezazkiela COVID-19ari aurre egiteko diru laguntzak.

Ez Hekimenek, ez Tokikomek, ez dute ulertzen zer irizpideren arabera eman dizkien Eusko Jaurlaritzak laguntzak komunikabide batzuei, eta beste batzuei ez. «Euskararen normalizazioaren ikuspegitik euskarazko komunikabideen lana ezinbestekoa den heinean, ezin dira COVID-19ak eragindako ondorioen aurrean babesik gabe utzi», Hekimenen iritziz. «Egitasmo txikiak dira ondorioak gehien jasan dituztenak». Tokikomek, gainera, salatu du pandemia garaian erakundeek kanpaina eta publizitate ofizial ia guztia egunerokoetara soilik bideratu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.